Zer egiten dugu
HIGIEZINAK SUSTATZEN DITUGU
KONTZEPTUTIK SORKUNTZARAINO
-
Lursailak aurkitzea
Sortu zenetik, UGAREN enpresaren ardura nagusia izan da lursailak bilatu eta eskuratzea kokaleku, irisgarritasun eta sustapen baldintza onenak dituzten tokietan . Horretarako, batetik, lursailak erosi ditugu sustapen propioak egiteko eta ondoren haietan hirugarren batzuk ezartzeko , eta bestetik, zuzenean erantzun diegu gure bezeroen lurzoru premiei. Nahiz eta hasieran enpresa Bizkaian baino ez zen aritzen, gaur egun baditu sustapenak Estatu osoan
-
Hirigintzako kudeaketa
UGARENek badu Hirigintzako Kudeaketako sail espezifiko bat, eta bertan langile-talde profesional eta kualifikatu bat, esperientzia zabala duena hirigintza arloko era guztietako dokumentuen idazketan eta Administrazioan egin beharreko tramiteetan. Sustapen bakoitzari jarraipen indibidualizatua egiten zaio hilean behin, bermatzeko betetzen direla plangintzan finkatutako mugarriak eta gure bezeroekin hartutako konpromisoak
-
Proiektuak kartara (ad hoc)
UGARENek badu baita ere Proiektuen Sail bat, zeinetan ari diren lanean goi-mailako kualifikazioa eta esperientzia zabala duten profesionalak, modu integralean jorratzen dituztenak espediente guztiak, hasierako baldintzak finkatzetik sustapena entregatu arte. Horretarako, eta kontuan harturik espediente mota bakoitza, Proiektuen Sailaren ardura da honelako dokumentuak idaztea: Aurre-proiektuak, Oinarrizko Proiektuak, Exekuzio-proiektuak, Jarduera-proiektuak, jarraipenak eta Lan-zuzendaritzak, e.a. Gure nortasun-ikurra da baita ere bezeroei eskaintzen diegun etengabeko laguntza eta aholkularitza . Horri esker, gai gara gure bezeroek dituzten premien berezitasunak identifikatzeko eta gure proposamenetan baliabideak optimizatzeko, horrela lortzen ditugularik bezero bakoitzaren neurrira edo “kartara” eginiko proiektuak.
-
Sustapenaren kudeaketa integrala
Nahiz eta gai garen era guztietako lan espezifikoak egiteko, desde UGARENen bereziki espezializatu gara sustapen bakoitzaren Kudeaketa Integralean. Guretzat Kudeaketa Integrala da sustapen bakoitzaren sei adar nagusiak barne hartzen dituena: lursailen bilaketa, hirigintza, sustapena, proiektuak, produkzioa eta arlo komertziala. Sail bakoitza komunikatuta dago uneoro Sustapenean parte hartzen duten gainerako elementuekin, baliabideak eta epeak optimizatu ahal izateko. Horrela, nabarmen murrizten dira kontraesanek edo/eta inkoherentziek eragindako birprozesuak, maiz samar gertatzen direnak euren lanaren zati handi bat kanporatzen duten enpresetan.
-
Eraikuntza
UGAREN sustatzaile integrala da eta beretzat abantaila handia da bere enpresa-taldearen barruan VUSA izatea, ospe eta finantza-sendotasun handiko enpresa eraikitzaile bat gure edozein barne-sustapen aurrera eramateko gai dena. VUSAren obra-buru eta arduradunek goi-mailako kualifikazioa eta esperientzia zabala dute eraikuntzaren arlo desberdinetan : bizilekuak, administrazioa, arlo komertziala, industriala, ekipamendua, eta abar; horrez gain, dagoeneko baditu eginda hainbat eraikin berezi. UGARENek, VUSArekin koordinaturik, eraikuntzarako konponbideen eta produktu eta sistemen kalitateen estandarizazioa sustatu du, zeinari esker posible dugun kostuak optimizatzea eta konponbide horien etengabeko hobekuntzaren jarraipena egitea. Horrek guztiak posible egiten du nabarmen murriztea Salmenta ondorengo Arreta Sailera iristen den intzidentzia kopurua.
-
Kudeaketa komertziala
UGARENek badu Sail espezifiko bat, goi-mailako kualifikazioko teknikariz eta eskarmentu handiko komertzialez osatua dagoena eta gure bezeroen interesak zaintzeaz arduratzen dena, hasi bezero horiek gurekin edozertarako harremanetan jartzen direnetik eta Sustapen bakoitzeko produktua entregatu arte. UGAREN ezaguna da bezero bakoitzaren beharrizan espezifikoei erantzuteko proposamenak egitean ageri duen arretagatik , xehetasunak zaintzeagatik eta profesionaltasunagatik. Era berean, Sail hau proaktiboa da bezeroak bilatzeko orduan, eta eskura dituen bitarteko komertzial guztiak baliatzen ditu horretarako: publizitatea (digitala eta inprimatua), sare sozialak, harreman komertzialak, etab.