Trapagaran - Sestao
Cross Docking modalitatean ekipatutako nabe logistikoak eta logistika tradizionala IBARZAHARRA industrialdean
2.700 m2 -tik 30.000 m2 -ra, gutxi gorabehera.
Eskatu informazioa
Trapagaran - Sestao
2.700 m2 -tik 30.000 m2 -ra, gutxi gorabehera.
Eskatu informazioa
Plataforma logistiko berria (eremu komertzial/industrial mistoa) Babcock Wilcox lantegi zaharrean kokatzen da.
Sektore logistikorako ingurune pribilejiatu batean dago: Ballontiko korridorea, A-8 autobidea, Supersur, gehi Superportuaren hurbiltasuna eta Bilbo Handiaren bi aldeak konektatuko dituen Lamiakoko ibaipeko tunela; azpiegitura-multzo horrek errepide-sare bikaina eskaintzen dio inguru horri.
Plataforma logistiko handi honek 40.000 m2tik gorako eraikigarritasuna du, eta bertan bi nabe bereizi egongo dira, zirkulazio-eremu komun bat partekatuko dutenak.
· Lehen nabea cross docking motako operatibarako izango da. 9.500 m2 izango ditu, 45 metroko sakonera, 32 metroko plazak trailer-entzat eta parez pare kokatutako moila ugari.
· Bigarren nabea logistika tradizionaleko operatzaileentzat pentsatuta dago. Ia 31.000 m2ko azalera izango du eta trailerrentzako ilara bakar bat, espreski atonduko dena 5. Mailako Batez Besteko Arriskuko biltegiratze-jarduerak hartzeko.
Kasu bietan, jarduera logistikoaren osagarri diren bulegoak eta espazio gehigarriak nabeen aurrealdeari erantsitako bolumenetan egongo dira.
Cross Docking modalitatean ekipatutako nabe logistikoak eta logistika tradizionala IBARZAHARRA industrialdean - Trapagaran - Sestao
Plataforma logistiko berria (eremu komertzial/industrial mistoa) Babcock Wilcox lantegi zaharrean kokatzen da.
Mapa
Ikuspegia kaletik